sábado, 12 de diciembre de 2009

Tartalo

TARTALO
Hemen Haur etorri berriei harrera on webgunerako egindako euskal kondairen irudi batzuk. Tartalo. Istorioaren hasiera hemen duzue, irudien bidez asmatu zer gertatzen den...

Bi anaia, bidaia luze batetik Zegamara zetozela, galdu egin ziren mendian. Bide luzea egin zutenez, neka-neka eginda zeuden, eta gaua igarotzeko leku bila hasi ziren. Halako batean, leize bat ikusi, eta bertan sartzea erabaki zuten.

Geroxeago, Tartalo azaldu zen bere ardiekin. Leizean sartu ondoren, harri handi batez estali zuen sarrera. Bi anaiak han zeudela konturatu zenean, begi bakar beldurgarri hura haiengana zuzendu, eta honela esan zion anaia zaharrenari:
— Hi, gaurko.
Eta besteari:
— Hi, biharko.

No hay comentarios: